Lau lan-saiotan prestatuko du F Ligako SD Eibar-ek domekako partidua
Asteburuan Atletico de Madrid izango dute aurkari Alcala de Henaresen
                
                    2024/11/19
                    11:26
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Domekan Alcala de Henaresen Atletico de Madrid talde zailaren aurkako partiduari begira, Yerai Martinek prestatzen duen taldeak lau entrenamendu egingo ditu, gaurtik hasita. Gaurko lan-saioa goizeko 11:00etan abiatuko da Anexoan, hurrengo biak Unben egingo dituzte, eta azkena egiteko Anexora itzuliko dira. Bihar eta etziko entrenamenduak goizeko 11:45ean hasiko dira eta, barixakuan atseden hartu eta gero, zapatukoa 10:30ean hasiko dute Anexoan.
