Lau partiduko jaialdia prestatu dute biharko Astelena frontoian

Deporreko pilotarientzat puntu garrantzitsuak egongo dira jokoan
Lau partiduko jaialdia prestatu dute biharko Astelena frontoian
2024/02/29 14:30
eta kitto!

Tartean izango da Udaberri BinakakoTxapelketako azken jardunaldia, Eibarko Klub Deportiboko pilotarientzat puntu garrantzitsuak jokoan direla. Varonak eta Azpilikuetak osatutako Eibar 2 kadete bikotea bere multzoko sailkapenaren buru da eta, dagoeneko, bigarren faserako txartelaren jabe. Astelena, azken jardunladi horretan, Astigarragako Galarraga eta Isasti izango dituzte aurkari. 19:00etan hasiko da partidu hori.

Partidu ofizialaren aurretik, 18:15ean, pilota eskolako txikien arteko partidua jokatuko da: Manex Arrieta eta Koikilli Lizarralde (gorriz) eta Enaitz Arriola eta Urko Iso (gerriko urdine) nor baino nor lehiatuko dute.

Federatuen partiduaren onodoren, 19:45ean, pilota eskolako beste partidu bat izango da: Saioa Oñederra eta Gari Olaetxea Patxi Flores eta Manex Kerejetaren aurka . Amaitzeko, senior mailako lagunartekoan, batetik Eibarko Conde eta Aguirresarobe eta, bestetik, Bergarako Zugasti eta Otermin izango dira.