Lau podium eskuratu zuten Eibar Igerixaneko benjaminek Azkoitian

Lau podium eskuratu zuten Eibar Igerixaneko benjaminek Azkoitian
2024/01/24 14:30
eta kitto!
Aurreko zapatuan Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian jokatutako benjamin mailako Ligaren bigarren jardunaldian, Eibar Igerixanek 15 igerilari aurkeztu zituen, zortzi mutil eta zazpi neskekin osatutako taldea. Guztira, 2013an jaiotako 11 igerilarirekin batera, 2014an jaiotako bakarrak eta 2015ean jaiotako beste hiruk osatu zuten gure herriko ordezkaritza. Emaitza bikainak lortzeaz aparte, Gorka Castrillok bizkar erako 100 metroko proba bereganatu zuen, Unax Conde bigarren izan zen proba berean, eta Xabat Limiak eta Alazne Avellanedak hirugarren postua eskuratu zuten bizkar erako 100 eta 50 metroko probatan, hurrenez hurren.