Laura Caminok beste denboraldi baterako luzatu du SD Eibar-ekiko kontratua

Kantabriarra pieza garrantzitsua izan zen iazko lehenengo mailarako igoeran
Laura Caminok beste denboraldi baterako luzatu du SD Eibar-ekiko kontratua
2024/02/29 12:10
eta kitto!

SD Eibar eta Laura Camino akordio batera iritsi dira 2025ko ekainera arte kontratua luzatzeko; beraz, kantabriarrak urte bat gehiago egongo da kamiseta armagina janzten.

Camino Eibarrera iritsi zen 2022ko uztailean, Racing Feminas taldetik, 20 urterekin. Bi urteko kontratua sinatu zuen eta orain urtebete gehiagorako luzatu du.

Santanderreko aurrelaria iazko lehenengo mailarako igoeran pieza garrantzitsua izan zen, 25 partidu eta 1.570 minutu jokatuz, 4 golekin guztira. 2023-2024 denboraldia lesio bati aurre egiten hasi zuen, baina azkeneko asteotan normaltasunez ibili da lanean taldearekin, zenbait partidutan titular hasita.