Laura Caminok kontratua luzatu du SD Eibar-ekin 2026ko ekainera arte
Santanderreko jokalariak laugarren denboraldia beteko du horrela Eibarren
2025/02/28
11:22
eta kitto!
Laura Camino aurrelariak SD Eibar-ekin zuen kontratua luzatu du denboraldi bat gehiagorako, horrela talde armaginean bere laugarren denboraldia izango dena betetzeko. Santanderreko jokalaria 2022-2023 denboraldianiritsi zen Eibarrera, 20 urte zituela, Racing Féminas taldetik, eta denboraldi hartan 1. Mailara igoera lortu zuen emakumezkoen lehen taldarekin. Yerai Martinen taldean igoera eta permanentziarako jokalari garrantzitsu bihurtuta, oraingo denboraldian ere lan bikaina egiten dabil.