Legarreko lokaletako taldeek EMGE Fest musika jaialdia egingo dute bihar

Legarreko lokaletako taldeek EMGE Fest musika jaialdia egingo dute bihar
2023/09/29 20:12
eta kitto!
Bihar arratsalde-gauean egingo da EMGE Fest musika jaialdia, Legarreko musika lokalen gaineko parkean. Hasierako kartela David Karbak, Markos Untzetak, Zapatu Beltzak, Gorka Beatok eta Judas Argaratek osatzen bazuten ere, azken orduko aldaketa bat egon da eta, azkenean, Eirband taldeak joko du Judas Argarateren ordez. Jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasi eta 23:00ak aldera amaituko da, eta hau izango da taldeen ordena eta gutxi gorabeherako ordutegia: Beato (16:00etan), Eirband (17:20ean), David Karba (18:40ean), Markos Untzeta (20:00etan) eta Zapatu Beltza (21:20ean). Biharko kontzertuen antolatzaileek kontatu digutena bideoan ikus dezakezue jarraian.