Legazpin jokatutako Liga jardunaldian izan zen Eibar Igerixaneko alebin zazpikotea
Eibartarrek zazpi laguneko taldea aurkeztu zuten
2025/02/21
10:44
eta kitto!
Aurreko zapatuan Legazpiko Bikuña kiroldegian jokatutako alebin mailako Ligako laugarren jardunaldian, Eibar Igerixanek zazpi laguneko taldea aurkeztu zuen. 2013an jaiotako lau mutil (Unax Conde, Gorka Castrillo, Xabat Limia eta Paul del Rio) eta hiru neskek (Jone Basaras, Maria Rodriguez eta Garazi Zabalbeaskoa) osatu zuten eibartarren ordezkaritza. Mutil guztiek 400 libreak eta 100eko bizkarrekoa egin zuten, eta neskek azken proba hori osatu zuten.