Lehen Hezkuntzako ikasleentzat udaleku itxia Mendigorrian

Lehen Hezkuntzako ikasleentzat udaleku itxia Mendigorrian
2016/06/16 10:08
eta kitto!
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat udaleku itxia antolatu du udalak Mendigorrian (Nafarroan), abuztuaren azken egunetarako. Abuztuaren 29tik irailaren 2ra bitartean Errota kanpinean pentsio osoko erregimena izango dute izena ematen duten haurrek. Kanpineko ostatuan egingo dute lo eta jarduera mordo batean parte hartzeko aukera izango dute: jolasak, rokodromoa, kirol jarduerak, igerilekuak, mendi ibilaldiak. Prezioa 80 eurokoa da eta izena emateko epea ekainaren 20tik uztailaren 1era artekoa izango da, PEGORAn edo internet bidez, www.astixa.eus helbidean.
Kontuan izan Pegorak ordutegi berezia izango duela: ekainaren 20tik 30era, astelehenetik eguaztenera 08:30etik 14:30era eta 15:30etik 19:00etara zabalduko dute; eta eguen eta barixakuetan, berriz, 08:30etik 14:30era; ekainak 23an, bestalde, 08:30etik 13:00era egongo da zabalik; ekainaren 24an itxita egongo da; eta uztailaren 1ean, 08:30etik 13:30era zabalduko dute. Bestalde, gurasoentzat bilera informatiboa uztailaren 19an egingo da, 17:00etan, Indianokua gaztelekuan (Muzategi, 3).