Lehen sorospenekiko estrategia aurkeztu dute Untzagako jubiletxean
2023/10/19
14:06
eta kitto!
Astelehena, hilaren 16a, Bihotz-Biriketako Bizkortzearen Munduko Eguna izan zen eta, eguna aprobetxatuz, Untzagako jubiletxean lehen sorospenekiko estrategia aurkeztu zuten. Alberto Viteri arduratu da estrategia prestatzeaz eta berak eman zituen azalpenak astelehenean.
Bertaratutakoei jubiletxean oinarrizko lehen laguntzetako tailerrak antolatzeko lanetan ari direla jakinarazi zitzaien, eta lehen interbentzioko talde bat prestatu behar dela. Izan ere, larrialdiei erantzuteko gaitasun ona izateko prestatu behar da taldea (zuzendaritzako kideak, kafetegiko langileak, etab.). Aurrerago, tailerren daten eta ordutegien berri emango dute.