Leherketa eta sua Errebalen

Leherketa eta sua Errebalen
2016/10/10 18:50
eta kitto!
Iluntzeko 20:00ak aldera Errebal kalean, San Agustin kaleko bidegurutzetik gertu leherketa gertatu da eta, ondorioz, estolda-tapa airean gora hegan joan da. Horrekin batera  estolda-zulotik sua irtetzen hasi da, baina suhiltzaileak berehala agertu eta hori amatatzeko beharrean hasi dira. Eztanda gertatu eta jarraian inguruko etxeetan argindarra joan da, diotenez suak kable batzuk erre ditu eta. Ertzaintzak baieztatu duenez, bi laguni erredurak eragin dizkio suak eta biak Mendaroko ospitalera eraman dituzte, zauri arinekin.