Leire Abanzabalegi (EH Bildu): "Jendearengandik jaso dugun babesak emaitzetan isla izatea espero dugu"
2016/09/25
11:57
eta kitto!
Goizeko 11:30ak aldera joan da bozkatzera EH Bilduko ordezkaria Urkizu herri ikastetxera. Ordurako jende gehiago ikusten zen kalean, baita eskola inguruan ere.
- Nola ikusi duzu kanpaina?
Ilusio eta emozioz betetako kanpaina izan da. Bai mitin zein bestelako ekitaldietara jende asko gerturatu da EH Bilduren proposamenak entzutera eta, zentzu horretan, azken urteotako kanpainarik biziena izan dela uste dugu. Hautagai bat inhabilitatu digute, baina hiru hautagai berri ezagutzeko aukera izan dugu. Benetan ere jende gazte asko gerturatu zaigu eta, zentzu horretan, oso kanpaina polita izan da.
- Nolako emaitzak espero dituzu?
Zaila izaten da asmatzea, batez ere legegintzaldi honetan Podemos parlamentuan sartu delako. Gauzak horrela, orain dela lau urtekoarekin konparatzea oso zaila da, baina kanpaina osoan zehar jendearengandik jaso dugun babes handia ikusita, horrek emaitzetan islada izatea espero dugu eta, horrekin batera, parlamentua erabakitze eskubidearen aldeko portzentaje handi batez osatzea eta hori bihartik aurrera islatuta egotea.