Leire Treviño berriro bueltatu kantxetara lesioa gaindituta

Leire Treviño berriro bueltatu kantxetara lesioa gaindituta
2023/12/26 10:33
eta kitto!
Aurreko zapatuan Ipuruan jokatutako urteko azken partiduan Andoni Perezen neskek 21-29 galdu zuten Aiala Zarautz talde indartsuarekin. Neurketaren berri nabarmenena Leire Treviñoren itzulera izan zen, urte eta erdiko lesioaren ondoren berriro jokatzeko aukera izan bazuen. Lehen hamar minutuak parekatsuak izan baziren ere, hortik aurrera kostaldekoek eraman zuten partiduaren agintaritza eta horrek markatu zuen partidurako norabidea. Atsedenaldira 11-15eko markagailuarekin erretiratu ziren eta bigarren zatian Mek-ek izan zuen kanporatzeak partidua guztiz erabaki zuen.