Late Motiv telebista-saioko bandaren kontzertua bihar Coliseoan
2022/02/24
09:56
eta kitto!
Andreu Buenafuente aurkezleak Movistar+ telebista-katean gidatzen zuen saioak abenduaren 23an itxi zuen teloia, ia sei urteko ibilbidea egin ondoren. Umorezko saioak Ricky Falkner musikari eta ekoizleak sortutako musika-banda izan du lagun eta, saioa amaitu bada ere, musikariek hara eta hona jarraitzen dute kontzertuak eskaintzen.
Bihar Coliseo antzokian izango ditugu 20:30ean hasiko den ikuskizunean eta rock, R&B eta soul musika egin duten talde handien (Rolling Stones, The Beatles, Ray Charles, Sam Cooke, Wilson Picket, Ottis reading, Michael Jackson...) abestiak joko dituzte.
Pablo Novoa (gitarra eta musika-zuzendaritza), Mar Fernandez (baxua), Litus (gitarra), Luis Maria Moreno ‘Pirata’ (saxo eta tronpeta), Santiago Comet (teklatuak) eta Coke Santosek (bateria) osatzen dute taldea.
Sarreraren prezioa 15 eurokoa izango da (10,5 euro Coliseoaren Laguna txartela dutenentzat) eta sarrerak Kutxabank bitartez edo bihar, 17:30etik aurrera, Coliseoko leihatilan eskuratu ahal izango dira.