Lepokoak egiteko ikastaroa antolatu du ...eta kitto!-k abendurako
Laura Albistegi bitxigileak emango du saioa abenduaren 17an
2024/11/27
13:10
eta kitto!
Abenduko Illunabarrian saioa bitxigintzari dedikatuko dio ...eta kitto! Euskara Elkarteak. Horretarako, Gigil-eko Laura Albistegi etorriko da elkartera "Lepokoak egiten ikasteko" ikastaroa ematera. Abenduaren 17an izango da euskara elkartearen egoitzan 18:30etik aurrera. Tailerraren helburua "parte hartzaileen sormena piztea da, teknika eta material ezberdinak erabiliz. Gainera, giro atseginean beste pertsona batzuekin esperientziak partekatzeko aukera ere izango dute", Laurak aurreratu duenez.
Izen-ematea zabalik dago. Telefonoz egin daiteke 943200918 zenbakira deituz, mezua bidali elkartea@etakitto.eus helbidera edo inprimaki hau bete. 5€ balio du, 4€ ...eta kitto!-ko bazkideentzat.