Lesbiana, gay, bisexual eta transexualen askapenerako eguna ospatzeko ekintzak bihar
2017/06/27
10:13
eta kitto!
Bihar (ekainak 28) Lesbiana, gay, bisexual eta transexualen askapenerako eguna da eta hainbat ekintza antolatu dituzte horren harira Gehituk, Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Andretxeak, Emakume Mahaiaren laguntzarekin.
13:00etan askatasun eta aniztasun sexualaren aldeko banderaren igoera eta manifestuaren irakurketa egingo da Untzagan.
Egun osoan zehar, 12:30etik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara, Gehituk informazio-mahaia jarriko du materiala banatu eta partekatzeko. Gainera, aniztasunaren aldeko marrazkiak margotu ahal izango dituzte umeek.
LGTBI gaiaren inguruan kontsulta egin edota mailegatzeko liburuak eskuragarri daude Andretxean.