Levante-Eibar partidurako azken lan-saioa Valentzian egingo dute armaginek

Armaginek zapatuan jokatuko dute, 21:00etan
Levante-Eibar partidurako azken lan-saioa Valentzian egingo dute armaginek
2024/05/07 11:47
eta kitto!

Zapatu gauean, 21:00etan hasita, SD Eibar-ek Levante UD-ren Ciutat de València zelaian jokatu beharreko partidua prestatzeko azken lan-saioa Valentzian bertan burutuko dute Joseba Etxeberriaren mutilek, barixakuan 18:00etan hasita, ordurako Eibartik joanda egongo direlako. Gaurko atsedenaren ondoren, bestalde, bihar eta etzi lan-saioak izango dituzte, bietan 11:00etatik aurrera, Ipuruan eta ateak itxita.

Partidua jokatu ondoren, behin Eibarrera bueltatuta, hurrengo entrenamendua Ipuruan bertan egingo dute, domeka eguerdian, 12:00etatik aurrera.