Levanteren aurkako partidurako sarrerak salgai daude

Valentziako taldeak 405 sarrera bidali ditu
Levanteren aurkako partidurako sarrerak salgai daude
2024/05/07 11:52
eta kitto!

Eibarrek salgai jarri ditu Levante UD-ren aurka jokatuko den partidurako sarrerak. Partidua zapatuan jokatuko da, 21:00etan hasita, Ciutat de València futbol zelaian. Etxeko taldeak 405 sarrera bidali ditu, 15 euroko prezioan, eta egueneko 12:30ak arte erosi ahal izango dira Orsaixanen. Sarrerak eskuratzeko, nahitaezkoa da kontaktuko datuak eta datu pertsonalak ematea.