"LGTBIQ+fobia gorroto delitu eta diskurtsoak" erakusketa zabalduko da ostegunean Andretxean
Apirilaren 18an, osteguna, 18:00etan, Aldarteko "LGTBIQ+fobia gorroto delitu eta diskurtsoak" erakusketa aurkeztuko da Andretxean
Andretxeak Aldarte, Sexu askatasunerako ikerketa eta dokumentazio zentroaren "LGTBIQ+fobia gorroto delitu eta diskurtsoak" erakusketa hartuko du apirilaren 19tik maiatzaren 8ra.
Erakusketaren aurkezpena, herritar guztientzat irekia izango dena, Aldartek egingo du, apirilaren 18an, ostegunean, 18:00etan.
Erakusketaren helburua LGTBIQ+fobia, diskriminazio eta gorroto-delituak ikusgarri egitea da. Gizartea hausnarketa kritikoa egitera eta salatzera mobilizatu dadin ere eragin nahi du, LGTBIQ+ eskubideen promozioa bultzatzeko. Gainera, LGTBIQ+ kolektiboarekiko indarkeria horietan eragina izaten ari diren politiken egiturazko arrazoiak eta inpaktuak identifikatzeko elementuak eskaintzen dizkigu.
Era berean, LGTBI+FOBIArekin amaitzeko helburua duten estrategiak sortzeko klabeak jaso nahi izan dira erakusketa honetan.