Libe Betolaza Eibarko sozialisten ohorezko presidentea hil da
2021/03/09
10:31
eta kitto!
Domekan hil zen, 84 urterekin, 2016tik hona Eibarko sozialisten ohorezko presidentea zen Libe Betolaza. 1966an afiliatu zen alderdian, klandestinitate sasoian, eta ordutik erreferentea izan zen herrian hainbat giza-lorpen eta berdintasunaren aldeko borroketan. PSE-EEko militantea, gainera, Hezkuntza zinegotzia ere izan zen Aurora Baskaran alkate izan zen legegintzaldian. Alderdikide eta zinegotzia ere izandako Julio Lapeyraren alarguna zen Betolaza. Atzo arratsaldean egin zen bere aldeko ekitaldi zibila Txaltxa Zelaiko auditorioan.