Liburuaren Eguna ospatzeko jarduerak prestatu dituzte Untzagako jubilatuek domekarako
Horrez gain, esekitoki bat jarriko dute, parte-hartzaileek gustoko dituzten poemak eta testuak zintzilikatu ahal izateko. Inprimagailu bat egongo da eskura, testuak atera ahal izateko.
Eta, amaieran, luntxa egingo da eta, horrekin batera, eLiburutegia (eduki digitalak irakurtzeko aukera ematen duen Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen Interneteko plataforma) nola erabili ez dakitenei laguntza emango diete, erabili ahal izateko. Egunean zehar testuak irakurri edo aurkeztu dituzten parte-hartzaileen artean e-book edo liburu elektroniko bat zozketatuko dute.
Bestalde, lehen beheko solairuan zegoen “bookcrossing” puntua berreskuratuko dela jakinarazi dute: “Bookcrossing nazioarteko mugimendu bat da, liburuak leku publikoetan uztean datza, beste irakurle batzuek jaso ditzaten, eta gero hauek gauza bera egiteko”.