“Liburutegiak ez du adinik” ekimena abiatu dute Egogain egoitzan

Eibarko Udal Liburutegiak nobela-bilduma bat eraman du egoitzara, adinekoek irakurketaz gozatzen jarrai dezaten liburutegira joan beharrik gabe.
“Liburutegiak ez du adinik” ekimena abiatu dute Egogain egoitzan
2026/07/07 13:13
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Aurrerantzean, Egogain egoitzako erabiltzaileek Eibarko Udal Liburutegiko liburuak bertan irakurri ahal izango dituzte. Adineko pertsonei irakurketa gerturatzeko helburuarekin, Udal Liburutegiak nobela-bilduma bat eraman du egoitzara, "Liburutegiak ez du adinik" ekimenaren barruan.

Egitasmoa zentroko zuzendaritzak egindako eskaerari erantzunez jarri dute martxan. Horrela, liburutegira joateko zailtasunak dituzten pertsonek irakurketaz beren ohiko ingurunean gozatu ahal izango dute, lekuz aldatu beharrik gabe.

Udalaren esanetan, zerbitzu berri honek egoiliarren ongizatea, entretenimendua eta parte-hartze kulturala sustatuko ditu. Horrez gain, Udal Liburutegiak bere ohiko instalazioetatik harago zabaldu du zerbitzua, kultura herritar guztiengana hurbiltzeko eta irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin.