Lide Hernando egongo da gaurko irakurketa klubean ‘Izotz ura’ bere lehen liburuarekin
Saioa gaur egingo da Portalean, eta irakurleek lanari buruzko galderak eta komentarioak egiteko aukera izango dute.
2025/03/12
13:24
eta kitto!
Idazlearekin Harixa Emoten irakurle taldearen saioa egingo da gaur, eguaztena, 19:00etan, Portalean (Batzartoki 1-2). Lide Hernando izango da idazle gonbidatua, eta "Izotz ura" liburuari buruz berba egingo du. Liher musika taldeko abeslari eta gitarristak idatzi duen lehen nobela da hau. Beti bezala, saioan parte hartzen duten irakurleek lanari buruzko galderak eta komentarioak egiteko aukera izango dute.
Betiko lez, saioa Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du. Jarduera hau Eibarko Udal Liburutegiak eta …eta kitto! Euskara Elkarteak elkarlanean antolatzen dute eta dohainik da.