Liderrek ez dute hutsik egin futbol zaletuaren Kopako bigarren jardunaldian
Kalaka Buenos Aires, Bar Marem eta Xania Taberna lau punturekin daude sailkapenaren goiko aldean
2026/03/09
11:21
Ekhi Belar Errasti
Futbol zaletuaren Kopako bigarren jardunaldia jokatu da asteburuan eta liderrek ez dute hutsik egin, euren partiduak irabazi dituztelarik. Bar Marem taldeak 0-1 irabazi zion larunbatean, martxoak 7, Limpiezas Ruedari eta Xania Tabernak 3-4 Garajes Garciari eta, atzo, Kalaka Buenos Airesek 4-2 gailendu zitzaion Baserriri.
Bergara Pneumatikoak taldeak atseden hartu zuen, beraz, aurrekoek pixka bat alde egin diote sailkapenean. Lehen jardunaldian galdu ondoren, Liga irabazi zuen Malape Taberna berriz itzuli da garaipenaren bidera, Adahi Etxegiri 6-0 irabazita.
Emaitzak
- Garajes Garcia 3 - 4 Xania Taberna
- Limpiezas Rueda 0 - 1 Bar Marem
- Malape Taberna 6 - 0 Adahi Etxegi
- Kalaka Buenos Aires 4 - 2 Baserri
Sailkapena
- Kalaka Buenos Aires, 4 puntu
- Bar Marem, 4 puntu
- Xania Taberna, 4 puntu
- Bergara Pneumatikoak, 2 puntu
- Malape Taberna, 2 puntu
- Garajes Garcia, 0 puntu
- Limpiezas Rueda, 0 puntu
- Adahi Etxegi, 0 puntu
- Baserri, 0 puntu
Hurrengo jardunaldia
- Martxoak 14, 09:00: Bar Marem - Adahi Etxegi
- Martxoak 14, 10:30: Garajes Garcia - Bergara Pneumatikoak
- Martxoak 15, 09:00: Limpiezas Rueda - Baserri
- Martxoak 15, 10:30: Kalaka Buenos Aires - Malape Taberna
- Atsedena: Xania Taberna