Lier Maguregik irabazi zuen domekan jokatutako Udaberri Saria

Proba horrekin hasi da Eibarko Txirrindulari Elkartearen denboraldi honetako egutegia
Lier Maguregik irabazi zuen domekan jokatutako Udaberri Saria
2025/03/04 10:14
eta kitto!

Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako 47. Udaberri Sarian 134 txirrindularik hartu zuten parte, 22 taldetan banatuta, eta, 80 kilometro bete ondoren, 25 lagunez osatutako tropel txikitik irten zen irabazlea. Hor azkarrena F2Informática taldeko Lier Maguregi izan zen azkarrena, ordubete, 52 minutu eta 41 segundoko denborarekin, bataz besteko 42’60 kilometroko abiaduraz osatutako lasterketan.

Proban ihes egiteko hainbat saio izan baziren ere, azkenean txirrindulariek ez zuten lortu lasterketa guztiz apurtzea. Hori bai, pare bat erorketa izan zituen Udaberri Sariak: Deban izan zen lehenengoa (horko txirrindulari bat Mendarora eraman zuten) eta Eibarren sartzerakoan bigarrena, ondorio larririk gabe. Proba horrekin hasi da Eibarko Txirrindulari Elkartearen denboraldi honetako egutegia.