Liga amaitu gabe, SD Eibar hasi da hurrengo denboraldian pentsatzen

Arene Altonaga kapitainak taldea lagako du, baina beste hiru jokalarik 2027ra arte luzatu dute kontratua
Liga amaitu gabe, SD Eibar hasi da hurrengo denboraldian pentsatzen
2026/05/28 13:41
Ekhi Belar Errasti

F Liga amaitzeko jardunaldi bakarra geratzen zaio SD Eibar-i. Igandean, 12:00etan, DUX Logroñoren aurka lortzen duen emaitza lortzen duela, 13. postuan amaituko du liga talde armaginak, eta hurrengo denboraldiari begira lanean ari da dagoeneko.

Horrela, aste honetan berri garrantzitsuak egon dira etorkizunera begira. Batetik, Arene Altonaga kapitainak agur esango dio taldeari. 2018an heldu zen Eibarrera, 25 urterekin, eta historia egin du gurean, taldea Lehen Mailara itzuli zuen multzoaren parte izanik. Orain, Eibarren arrastoa laga ondoren, agur esango du.

Alde positiboan, hiru jokalarik kontratua luzatu dute 2027ra arte. Mireia Masegur atzelariak protagonismoa irabazi du denboraldian zehar eta 1.907 minutu jokatu ditu 23 partidatan. Sara Martinek ere, gaztea izan arren, oso maila ona erakutsi du zelaian egin dituen 1.600 minutuetan. Eta Adela Ricok, lesio batengatik debuta 10. jardunaldian egin bazuen ere, bere tokia aurkitu du Iñaki Goikoetxearen hamaikakoan.