Litekeena da 49 urtetik beherakoen txertaketa datorren astean hastea
2021/06/01
13:51
eta kitto!
Aste honetan prestakin kopuru handia espero denez, 50-59 urtekoen immunizazioan aurrera egitea espero da, eta datorren asterako hurrengo adin tartea babesteari ekitea.
Koronabirusaren aurkako txertaketa kanpainak erritmo onean jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta baliteke datorren astean 49 urtekoak babesteko moduan egotea.
Hala iragarri du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak gobernu bileraren ostean egindako agerraldian. Sailburuak zehaztu du baimenduta dauden txerto guztien bidalketak daudela aurreikusita ekaineko lehen aste honetarako: Pfizerren 127.530 dosi agindu dituzte, AstraZenecaren 61.700, Modernaren 14.400 eta Janssenen 15.600.
Horiekin guztiekin, lehen dosiarekin 50-59 urtekoak immunizatzen jarraituko du asteon Osakidetzak, baita bigarren dosiak ematen. Hala, baliteke datorren astean 49 urtekoak txertatzen hastea. "Modu ordenatuan egingo dugu, beti bezala. 49 urte dituztenekin hasiko gara", iragarri du.
Sagarduik gogorarazi duenez, 16 urte baino gehiago dituzten herritarren erdiek jaso dute lehen dosia, eta herritarren % 27k immunizazio osoa dute.