Lizitaziora atera da Ipuruako kanpoko igerilekuen tabernaren ustiapena
Emakida lehiaketa bidez adjudikatuko da; beraz, interesa duen edonork aurkez dezake eskaintza. 1.000 eurotan finkatu da lizitazioaren oinarri den kanona.
Adjudikaziodunak honako baldintzak bete beharko ditu: janari-zerbitzua, telefono-, elektrizitate- edo gas-kontsumoaren ordainketa, zergen ordainketa, tabernako langileak, lokalaren garbiketa- eta mantentze-lana, osasun-ikuskapenak edo kalteengatiko erantzukizuna. Udalak ezarritako baldintzetako bat da, halaber, adjudikaziodunak taberna zabalik eduki beharko duela eta zerbitzua eskaini igerilekuak zabalik dauden bitartean, hau da, ekainaren 10etik uztailaren 31ra (ordutegia: 10:30etik 20:30era), eta abuztuaren 1etik irailaren 10era (ordutegia: 10:30etik 20:00etara).
Zerbitzu hau eskaini nahi duten pertsonek informazio gehiago eska dezakete, eta baita tabernaren espazioa ikusi ere Ipurua kiroldegiko bulegoetara deituta, 943203240 telefono-zenbakira deituta, alegia.