Lorea Gomez-Coronadok eta Mireia Areitiok irabazi dute Errigorako otarra
114 lagunek hartu dute parte …eta kitto! Euskara elkarteak egindako zozketan; gaur amaitzen da produktuak eskatzeko epea.
2026/03/18
13:06
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Lorea Gomez-Coronadok eta Mireia Areitiok irabazi dute …eta kitto! Euskara elkarteak zozketatutako Errigorako otarra. Irabazle bakoitzak otar bana eskuratu du.
Guztira, 114 lagunek hartu dute parte zozketan, eta elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie guztiei ekimenean parte hartzeagatik.
Errigora kanpainaren amaiera
Bestalde, gaur, martxoak 18, amaituko da Errigoraren bidez Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko produktuak eskatzeko epea. Interesdunek eskaerak Errigora.eus webgunean egin behar dituzte.