“Los colores del incendio”, “La sombra de Caravaggio” eta “Anatomía de una caída” Coliseoko zine-karteldegian
2024/01/04
10:58
eta kitto!
Clovis Cornillac-en “Los colores del incendio”, Michele Placidoren “La sombra de Caravaggio” eta Justine Triet-en “Anatomía de una caída” izango dira, Tomohisa Taguchiren “Digimon Adventure 02. The Beginning” umeentzako filmarekin batera 2024ko lehenengo asteburuko zine-karteldegia osatuko dutenak Coliseon. “Los colores del incendio” 1 Aretoan proiektatuko dute eta “La sombra de Caravaggio” 2 Aretoan. “Anatomía de una caída” Antzokian emango dute, kenduta domekako lehenengoko saioa, hori 1 Aretora pasatuko dutelako. Umeentzako animaziozkoak, bestalde, Antzokian izango du bere tokia, ohiko ordutegian. Guztien artean, “Anatomía de una caída” pelikularen luzerak zapatuko bere lehen proiekzioa aurreratzea ekarriko du.