“Los juegos del hambre” eta “Vidas pasadas” gehitzen dira Coliseo antzokiko zine-karteldegira
2023/11/16
13:09
eta kitto!
Aurreko asteburuko bi film emanaldik karteldegian jarraituko duten bezala, Francis Lawrenceren “Los juegos del hambre. Balada de pájaros cantores y serpientes” eta Celine Song-en “Vidas pasadas” gehituko zaizkie aipatutakoei zapatutik astelehenerainoko programazioan. Lawrenceren pelikula nahiko luzea denez, bi ordu eta erditik gorako iraupenarekin, horrek proiekzio-orduetan ere hainbat aldaketa eragingo ditu: 17:00etan hasi beharrean, 16:00etan hasiko da; eta 19:30ean hasi beharrekoa 19:15ean hasiko da. Patricia Font-en “El maestro que prometió el mar” eta Walt Dohrn eta Tim Heitz-ek zuzendutako “Trolls 3. Todos juntos” karteldegian jarraituko dute.