“Los niños de Winton” eta “Cazafantasmas” Coliseoko zine-karteldegian
Zapatutik astelehenera Coliseok eskainiko dituen lau filmetako bi aurreko asteburukoak izango dira (Kitty Green zuzendariaren “Hotel Royal” eta Celia Ricoren “Los pequeños amores”) eta eurei beste bi gehituko zaizkie: James Hawes-en “Los niños de Winton” eta Jason Reitman-en “Cazafantasmas. Imperio Helado”. Horrela, oraingoan hiru drama eta “Cazafantasmas”-en komedia ikusi ahal izango ditugu.
Ordutegiari begira, behin Antzerki Jardunaldiak amaituta, ohikora bueltatu da programazioa: zapatuan, 17:00, 19:45 eta 22:30; domekan, 17:00 eta 20:00; eta astelehenean, ikuslearen egunean, 19:30ean izango da pelikula bakarra. Aurreko asteburuko bi filmak 1 Aretoan eskainiko dira, “Los niños de Winton” 2 Aretoan, eta “Cazafantasmas. Imperio Helado” Antzokian.