`Los teloneros del chocolate´ antzezlana eskainiko du La Red Teatrok ostiral honetan Ermuan

`Los teloneros del chocolate´ antzezlana eskainiko du La Red Teatrok ostiral honetan Ermuan
2019/10/15 12:03
eta kitto!
Ostiral honetan, urriaren 18an, "Los teloneros del chocolate" antzezlana eskainiko du La Red Teatrok Ermuko Antzokian, 22:15etik aurrera.  "Umorez eta musikaz betetako lana" da  eta Eibarko Coliseoan ikusteko aukera izan genuen urte hasieran. Oraingoan, berriz, Juanma Cano eta Maite Lorenzo aktoreak Ermuko Antzokian izango dira, Karmele Etxebarriarekin batera. Umoreaz gain, musika eta dantza ez dira faltako. Izan ere. eurekin batera Eibarko Koro Gazteako kideak arituko dira taula gainean.

"Aktore eta aktoresa batek, antzerki konpainia afizionatu bateko kide bakarrak, euren pieza txikiak entseatzen dituztela, jendearen txaloekin amets egiten dute, baina besaulki-patio bati aurre egiteko beldurrez aldi berean. Entsegu eta entsegu artean antzerkiarenganako euren maitasuna azaltzen da, eta eszenatokietara igortzeko duten grinaren jatorria. “Los teloneros de chocolate” humore handiko musika-ariketa bat da, bai eta antzerkiarenganako maitasun-ariketa bat, eta Ermuarenganakoa ere bai. Egunotan kulturak dituen zailtasunak ageri-agerian uzten dituen ikuskizuna. Dena den, antzerkia beti garaile ateratzen da".

Beraz, "umorea eta musika uztartzen dituen eskaintza” izango dugu ostiral honetan Ermuko antzokian. Sarrerak Lobianon eros daiteke (aldez aurretik) edo bestela Kutxabank bitartez helbide honetan.

Los teloneros del chocolate

 

teloneros2