“Lubaki lainotsua” antzezlana taularatuko du ATX Teatroak ostiral honetan Coliseo antzokian

“Lubaki lainotsua” antzezlana taularatuko du ATX Teatroak ostiral honetan Coliseo antzokian
2022/09/20 13:02
eta kitto!
ATX Teatroak “Lubaki lainotsua” taularatuko du ostiral honetan (irailak 23), 20:30ean, Coliseoan (euskaraz). Taldearen 10. urteurrenerako sortutako 10. proiektua den lan honetan Maren Basterretxea, Miriam K. Marchante eta Javier Barandiaran antzezleek hartuko dute parte. Azken bi hauek, nahiz eta kanpoan bizi, Eibarren jaiotakoak dira.

Sarrerak 8 euro  balio du (6 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin) eta 70 minutuko iraupena du. “Lubaki lainotsua" gazte-heldu publiko bati zuzentzen zaio, belaunaldien arteko talka bezalako gai gori-gori bat jorratzeko. Gainera, bere antzerki-proposamenak drama eta umorea uztartzen ditu taula gainean.

 

Lubaki2 Lubaki3 Lubaki4




SINOPSIA



Izen gabeko gerraren lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dago batailarik, ezta etsairik ere,.... badirudi dana bare-bare dagoala. Irla bateko naufrago baten antzera, espazioan eta denboran gatibu.


Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko dauan gutuna ailegatzen jako postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakoitzaren onena eta txarrena azaleratuko ditu: maitasuna, heriotza, bildurrak, gupidea, gorrotoa, frustrazinoak...


Belaunaldien arteko talka. Zahar eta berriaren arteko komunikazioa, norberaren bizitza balioan jartzea, trantsizino naturalaren aurkako eta aldeko argudioak.....Tira! Bizitza bera, muzturretatik kontatuta.








FITXA TEKNIKOA




Ideia: ATX Teatroa
Zuzendaritza: ATX Teatroa
Kanpo begirada: Ximun Fuchs
Antzezleak: Javier Barandiaran, Maren Basterretxea eta Miriam K. Martxante
Soinu espazioa / musika: Gartxot Unsain Letona
Argiztapen diseinua: Ion Chavez
Teknikaria: Xabino Alkorta
Jantziak: Marodi Sorkuntzak
Argazkiak: Ainhoa Resano
Kartela: Ezequiel Dawson
Ikus-entzunezkoak: Panarama
Ekoizpena: ATX Teatroa
Eszenografia: ATX Teatroa
Banaketa: ATX Teatroa

Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Euskal Hirigune Elkargoa, Donostia Kultura, Kulturaz Kooperatiba, Mauleko Udala, Azpeitiako Udala, Errenteriako Udala, Igorreko Udala.