Lurraldebus-en zerbitzu berriak martxoaren 1etik aurrera
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako parte-hartze prozesuan jaso zituzten ekarpen eta eskaerei erantzun nahian, Lurraldebus-en Debabarreneko autobus zerbitzuetan aldaketak sartuko dira indarrean domekan, martxoaren 1ean. eta horren inguruko informazioa zabaltzeko, aste honetan prentsaurrekoa eman zuten Debegesan. Gure eskualdean hamabi linea arrunt eta gaueko hiru daude martxan eta, asteburu honetan aldaketak indarrean sartzearekin batera, hauek izango dira aldaketen ezaugarri nagusiak: linea nagusienak 06.00etatik 22.00ak bitartean ibiliko dira lanegunetan eta barixakuetan, berriz, gaueko azken autobusak 01.00ean izango dira hainbat kasutan. Horrekin batera Mendaroko ospitaletarako konexioak hobetu egingo dira eta gauza bera gertatuko da Debagoienarako eta Urola Erdirako loturekin. Ordutegi berrien inguruko informazio guztia lurraldebus.eus helbidean kontsultatu daiteke