Lurraldebusen DB02 lineak geltoki bat gehiago izango du Ermuan, gaurtik aurrera

Lurraldebusen DB02 lineak geltoki bat gehiago izango du Ermuan, gaurtik aurrera
2023/07/17 18:11
eta kitto!
Donostia, Zarautz, Elgoibar, Eibar eta Ermua lotzen dituen Lurraldebusen DB02 lineak geltoki bat gehitu dio ibilbideari, gaur bertan. Horrela, linea hori Ermutik igarotzen den ibilbideetan, bi tokitan geratuko da Sallabenten: Gipuzkoa etorbidean, 56 zenbakian Donostiarantz (Villa de Ermua hotelaren parean); eta 23 zenbakian, beste noranzkoan (San Lorenzo ikastetxe publikoaren parean).