Lurraldebusen ibilbide eta geltokietan aldaketak egongo dira zapatutik astelehenera

Lurraldebusen ibilbide eta geltokietan aldaketak egongo dira zapatutik astelehenera
2023/12/28 12:31
eta kitto!
Eibarko erdigunea itxita egongo da abenduaren 30eko 15:00etatik urtarrilaren 1eko 22:00ak arte. Beraz, Lurraldebusek jakinarazi du aldaketak egongo dira autobusen ibilbideetan eta geltokietan. Horrela, Untzagako geltokia taxien geltoki ondoan egongo da, eta Bidebarrieta eta Azitain geltokiak ezeztatu egingo dira.