M17ari begirako lehenengo gazte komitea antolatu du Eibarko Ernaik barikuan
18:00etan batuko dira, Arrate Kultur Elkartean.
2026/02/24
12:31
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Eibarko Ernaik M17ko Greba Orokorrari begirako lehenengo gazte komitea antolatu du barikurako, otsailaren 27rako.
Gazte komitea 18:00etan izango da, Arrate Kultur Elkartean, eta M17aren harira mobilizazioa lantzeko lehen hartu-emana izango da. Saioa informatiboa izango dela jakinarazi dute.
Horrez gain, egunari forma emateko bigarren gazte komitea ere iragarri dute: martxoaren 6an, 18:00etan, Arrate Kultur Elkartean izango da.