Mª Carmen Piriz eibartarrak berak idatzi eta ilustratu duen ipuina sinatuko du asteburuan Liburu Azokan
2023/11/10
18:33
eta kitto!
Untzaga plazan gaur zabaldu duten Eibarko Disko eta Liburu Azokan, beste batzuetan bezala, hainbat idazle izango dira, beraien liburuak sinatzen: Javier Sagastiberri, Elena Peña, Marisol Artica, Beñat Arginzoniz eta María de Azeredo, besteak beste, bertan egongo dira. Horrez gain, asteburu honetan, zapatu eta domeka eguerdian, Mª Carmen Piriz Garcia eibartarra ere azokan egongo da, berak idatzi eta ilustratu duen Al cobijo de la encina haurrendako ipuina saltzen eta sinatzen. Aurtengo utailean argitaratu du autoedizio-lana, Apuleyo Ediciones-en eskutik.