Enpresa batzuei "gutxieneko jarduera bat" baimendu die Madrilek
2020/03/31
18:10
eta kitto!
Enpresen jardueraren eteteak zenbait sektoretan eragin duen haserreari irtenbide bat emateko asmoz, Espainiako Gobernuak salbuespen batzuk egin ditu funtsezkotzat jotzen ez diren jardueretan, eta bereziki inportazioan eta esportazioan aritzen diren enpresei eragingo diete, haien jarduera edozein dela ere. Nadia Calviño Ekonomia ministroak, "funtsezko" izaeraren interpretazio zabala egiteaz gain, Ministroen Kontseiluaren amaieran, eskua irekitzeko gakoa iragarri du: jarduera mantendu ahal izango dute esportatzen duten eta itxieraren ondorioz merkatua galtzeko arriskuan dauden enpresek. Euskal industriarentzat funtzionatzeko igarobide moduko bat da.
Horrelako enpresei «ezinbesteko gutxieneko jarduera bat» baimendu die Madrilek, baina lana murriztu beharko lukete, adibidez. asteburuetan duten lan produkzio edo erritmora; asteburuko txandarik ez badute, ekoizpen txikieneko aldia hartu beharko lukete kontuan. Emandako azalpenen arabera, Hego Euskal Herriko enpresa handi ugarik irekitzeko aukera izango lukete, euren bezero nagusiak nazioartean dituztelako.
Sindikatuak zorrotz agertu dira Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak industria sektoreko enpresak irekita mantentzeko egindako azken mugimenduarekin. "Interpretazioekin" iruzurra egitea ez dutela onartuko azaldu dute eta osasuna lehenetsi dute. ELAren ustez, "interpretazio-ohar batek ezin du ordeztu lege-dekretu batek zehaztutakoa". ELAren esanetan pandemia ahalik eta azkarren gainditzea izango da modu eraginkorrena etorkizunean egoera ekonomiko zailari aurre egiteko. Egungo osasun egoera "dramatikoari bizkarra eman" eta ezinbestekoak ez diren jarduerak mantendu nahi dituztenen kontra egingo duela jakinarazi du.
Espainiako Gobernuak azken momentuan egin duen biratzea salatu du LABek: "Igandeko dekretuaren irakurketa oso modu zabalean interpretatzeko aukera ematen du; hau da, enpresaburuek nahi dutena egiteko aukera zabaltzen du". Baina garbi utzi nahi izan du ohar horrek ez duela "balio juridikorik", eta indarrean, jarduera ekonomikoa eteteko Errege Dekretua besterik ez dagoela.