Madrilen EAJ-PNVren taldeburua den Aitor Estebanek hitzaldia emango du Eibarren
2023/01/04
10:52
eta kitto!
Urtarrilaren 12an, eguena, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren bozeramailea den Aitor Estebanek hitzaldia emango du Eibarko Batzokian (Ego Gain 1, 1. D). Estebanek euskal erronkak Madrilen izango ditu hizpide: EAEren eta Nafarroaren defentsa, Estatuko giro politikoa eta azken egunetan bueltaka ibili diren sedizio, bidegabeko erabilera delitua eta Auzitegi Konstituzionalaren berritzea, besteak beste. Arratsaldeko 19:00etan izango da eta "Batzokiko Berbaldiak" ekimenaren barruan dago. Ekimenaren bigarren saioa izango da hau, izan ere, aurreko uztailean German Albistegui eibartarrak trantsizio energetikoari buruzko beste hitzaldi bat eskaini zuen. Sarrera librea izango da, nahi duten guztientzat.