Madrilgo Errege Antzokian grabatutako Verdiren “Rigoletto” opera emango dute gaur Coliseon
Emanaldia 19:30ean hasiko da eta aurrez grabatutako lan honetan Teatro Realeko abesbatzak eta orkestra titularrak hartzen dute parte.
2024/05/17
12:11
eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:30ean, operaz gozatzeko aukera izango da Coliseo antzokian: Verdiren Rigoletto ikusi ahalko da, Madrilgo Errege Antzokian grabatutako emanaldian. Giuseppe Verdiren operaren musika zuzendariak Nicola Luisotti eta Christoph Koncz dira, eta eszenako zuzendaria Miguel del Arco. Interpreteak, berriz, Javier Camarena, Xabier Anduaga, Ludovic Tézier eta Adela Zaharia edo Julie Fuchs dira. Teatro Realeko abesbatzak eta orkestra titularrak hartzen dute parte. Sarrerak 9 euro balio du (5,5 euro Coliseoaren Laguna txartelaren deskontuarekin).