Magia-ikastaroa antolatu du ...eta kitto!-k apirilaren 25erako

16 urtetik gorakoek izango dute parte hartzeko aukera
Magia-ikastaroa antolatu du ...eta kitto!-k apirilaren 25erako
2024/04/05 12:10
eta kitto!

Datorren apirilaren 25erako, eguena, magia-ikastaroa antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak Illunabarrian programaren barruan. Imanol Ituiño magoak emango du ikastaroa elkartearen egoitzan 19:00etatik 20:30era. Izen-ematea zabalik dago eta honako inprimaki hau  betez eman daiteke izena.   5€ balio du (4€ elkarteko bazkideentzat). 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago.

Imanol Ituiñok hainbat sari irabazi ditu eta Gure Zirkuko magoa da gaur egun.