Magia ikuskizunarekin abiatuko du ikasturtea AEK euskaltegiak
2025/09/16
11:24
eta kitto!
Irailaren 17an, datorren eguaztenean, ekingo diote ikasturte berriari Eibarko AEK euskaltegian. “Ganoraz” hasteko, herritar guztiei zuzendutako ekintza antolatu dute arratsaldeko 19:00etan Untzaga plazan: “Euskara eroso ikasi eta bizi Eibarren” goiburuari jarraituz, magia ikuskizuna egingo du Imanol Ituiñok. Gainera, Euskaltegiko arduradunek adierazi dutenez, pintxoekin merienda eta photocalla ere egingo dira “nork bere sare sozialetara argazkia igotzeko”.