Magunagoitia atezaina telebistetako protagonista bihurtu da bere golarekin

Eibarrek azken minutuan berdindu zuen Oviedoren aurka
Magunagoitia atezaina telebistetako protagonista bihurtu da bere golarekin
2025/04/07 13:06
eta kitto!

Aurreko zapatuan Ipuruan jokatutako partiduan SD Eibarko atezainak azken minutuan lortutako golak oiartzun handia izan du, horrelakoak oso aldiro gertatzen direlako. Jonmi Magunagoitia atezainaren burukadak, gainera, puntu bat behintzat etxean geratzea ekarri zion Beñat San Joseren taldeari.

Partiduan zehar armaginek gehiago ere merezi izan zuten, eurek eraman baitzuten neurketaren pisurik gehiena Oviedoren aurka. Baina bigarren zatia aurrera zihoala asturiarrek gola lortu zuten eta lanak benetan zaildu zitzaizkien eibartarrei. Ipuruako zaletuek lagunduta, baloia sarera eramateko beharrezkoa zen argitasuna falta izan zitzaien eibartarrei, baina sinistuz heldu da gola azkenean. Gilek ateratako falta aprobetxatuz, Jonmiren burukadak berdinketa jarri du markagailuan. Zaletuek benetan eskertzen duten gol horietako bat izan da.