Magunagoitia eta Guruzeta SD Eibar-en fitxaketak aurkeztu dituzte

Jokalariak ilusio eta indar handiarekin daudela adierazi dute aurkezpenean
Magunagoitia eta Guruzeta SD Eibar-en fitxaketak aurkeztu dituzte
2024/07/09 18:26
eta kitto!

Gaur eguerdian aurkeztu dituzte Ipuruan Hypermotion Ligan jokatzen duen SD Eibarko talde nagusiaren denboraldi berrirako lehenengo fitxaketak. Biak 2026ra arteko kontratua sinatu dute eta, Magunagoitia atezaina Amorebietatik datorren bezala, Guruzeta Sesta River taldetik dator.  Aurkezpen prentsaurrekoan Cesar Palacios SD Eibarreko kirol zuzendariak azpimarratu duenez, "jokalariak ilusio eta indar handiarekin daude". Gainera, "gaztetasuna, gosea eta hobetzeko gogoa" duten jokalariak direla adierazi du.

Guruzeta bere Eibarko aitxitxa eta amamarekin