Maialen Insausti taldera itzuliko da bihar Mek Eibar Eskubaloiak Ipuruan jokatuko duen partiduan

Maialen Insausti taldera itzuliko da bihar Mek Eibar Eskubaloiak Ipuruan jokatuko duen partiduan
2023/12/01 10:27
eta kitto!
Ohorezko Zilarrezko Mailako partidua hartuko du bihar Ipurua kiroldegiak, 18:30etik aurrera. San Adrian aurkari zaila izango dute Andoni Perezen neskek, “estrategia taktikoak, batez ere 6:0 sistemarekiko defentsa sendotasunak” erabakigarri izan daitezkeen neurketan. San Adrian defentsa arloan nabarmentzen den taldea da, atezainaren trebetasunarekin batera. Berri bikaina izango da Maialen Insaustiren itzultzea, izandako lesioa gaindituta.

1. Maila Nazionaleko Mek Eibarko mutilen taldeak, bestalde, Egian jokatuko du, horrek ere bihar, baina 20:00etan hasita. Donostiarrak jaitsiera postuetan daudenez, une aproposa izan daiteke Fernando Fernandezen mutilentzat puntuak eskuratu eta, zazpi egunetan jokatutako hiru partiduren ondoren, sailkapeneko goiko postuetan egonkortzeko.