Maiatzak 25ean izango da aurtengo Euskara Transmisioa Mintegia
Datorren maiatzaren 25ean, astelehena, egingo da ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen Euskararen Transmisioari buruzko Mintegia. Izena emateko epea maiatzaren 4an zabalduko da. Aurten mintegia bakarrik goizez izango da, 08:45etatik 14:45etara. Izena ematen dutenek 15 euro ordaindu beharko dute. Bazkaltzen gelditzen direnek, berriz, 25 euro.
Ondorengo egitaraua prestatu dute antolatzaileek:
- “Etxeko eta kaleko hizkuntza erabileraren arteko loturak: Lasarte-Oriako ikerketa bat”. Pello Jauregi, EHUko irakaslea.
- “Familia bidezko transmisioa: guraso euskaldunen diskurtsoak”.
Malores Etxeberria. Hernaniko Udaleko euskara teknikaria. Eta Nekane Jauregi. Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara teknikaria.
- “Gurasoak Berbetan: guraso eta familiei zuzendutako mintzapraktika taldeak”. Maider Aranberri. …eta kitto! Euskara Elkarteko teknikaria.
- “Igandeak jai. Familia giroan euskaraz”. Naroa Cuesta. Geu Elkartea.
- “Erreferenteen garrantzia. Prestigioaren transmisioa”. Gaizka Garitano, Eibar Kirol Elkarteko entrenatzailea.
- “Bertsolaritza eta euskararen transmisioa”. Miren Artetxe, EHU-ko irakaslea.
- “Mahaingurua”. Dinamizatzailea: Jaime Altuna. Urtxintxa.
Izena emateko: 943 20 09 18 edo normalizazioa@etakitto.eus