Maiatzaren 1etik ez da koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren
2020/05/06
13:35
eta kitto!
Laugarren egunez jarraian ez da koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren , eta Debabarrena osoan 2 kasu besterikez dira eman Osasun sailak argitaratutako txostenaren arabera. Kasu berriak Elgoibarren eta Mallabian eman dira.
453 izango lirateke Debabarrenean metatutako positiboak eta herriz herri honela banatzen dira:
Eibar 207
Ermua 165
Elgoibar 42
Mutriku 12
Soraluze 13
Deba 8
Mendaro 3
Mallabia 3
Ospitaleratuei dagokionean, gaurko datuen arabera, Eibarko Ospitalean 26 lagun daude ingresatuta, atzo baino 2 gutxiago eta Mendarokoan 12, atzo baino lagun bat gutxiago. Beraz 3 lagun gutxiago daude Debabarrenako ospitaletan.
Eibarko Ospitalaren kasuan, martxoaren 26ra arte atzera egin beharko genuke, gaur egungo ospitaleratu kopurua topatzeko.