Maiatzaren 20an egingo dute Zumba Solidarioa AFESD elkartekoeri laguntzeko
2017/05/02
13:57
eta kitto!
Maiatzaren 20an Astelena frontoian egingo den III. Eibarko Zumba Maratoiari esker batzen duten dirua AFESD elkartekoeri emango diote, diagnostikorik gabeko gaixotasunen bat daukaten umeen tratamentuak ordaintzen laguntzeko. Aurrekoetan bezala, Nerea Blascok antolatuko du, Eibarko Kirol Patronatoaren laguntzarekin. Oraingoan beste batzuetan baino irakasle gehiago izango ditu aldamenean, laguntzen: Iñaki Ruiz zumaiarra, Yolanda Lafuente gasteiztarra, Iratxe Nuñez aretxabaldarra eta Mutrikutik etorriko diran Unai eta Iraitz Centeno anaiak. Zumba maratoiarekin batera zozketak eta beste sorpresa batzuk ere egongo direla aurreratu dute. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik erosteko aukera egongo da (informaziñua www.facebook.com/ZumbathonEibar/ helbidean ematen joango dira).