Maiatzaren 2an abiatuko den XXXV. Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketa aurkeztu dute
2019/04/02
18:24
eta kitto!
Gaur goizean aurkeztu dute XXXV. Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketaren egitaraua Patxi Lejardi Kultura zinegotziak, Jose Luis Gonzalez “Poxpolo” teknikariak eta Erika Horrillo Uni Kultur Elkarteko kideak. Maiatzaren 2an hasiko dira emanaldiak, Dramagia konpainiaren eskutik eskainiko den “Mister Blancoren Misterioak” antzerki-magia ikuskizunarekin. David Blanco arabarraren ikuskizuna euskeraz izango da eta Urkizuko parkean ipiniko duten karpa batean izango da. Hurrengo egunean ikuskizun bera eskainiko du, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleentzat, baina Ego Gain kalean (Zugastiren eskulturaren aldamenean). Saioak 30 minutuko iraupena izango du, guztira lau emankizun izango dira eta horietako bakoitzean gehienez 40 ikuslerentzat tokia egongo da.
Lan horrekin batera, aurtengo egitaraua publiko guztiei zuzendutako zortzi ikuskizunek osatzen dute: “Beldurra” (Eibar BHI), maiatzaren 2an, 11:00etan eta 12:30ean, Coliseoan; “Kontukantari 2, mendian ibiltari”, txotxongiloak, (Laenana naranja taldea), maiatzaren 7an, 15:00etan, Hezkuntza Esparruan; “Nere aita ogro bat da” (La Baldufa, Lleida), maiatzaren 9an, 15:00etan, Hezkuntza Esparruan; “Bat” (Dantzaz konpainia), dantza garaikidea eta eskoletan landutako koreografia, maiatzaren 10ean, 20:30ean; “Jon Braun” (Anita Maravillas), maiatzaren 14an, 15:00etan, Hezkuntza Esparruan; eta “Linbo Planeta” (Dejabu Panpin Laborategia), maiatzaren 16an, 15:00etan, Hezkuntza Esparruan.
Maiatzaren 2an eta 10ean, Coliseo Antzokian eskainiko diren emanaldietarako sarrerak, Coliseoko ohiko salmentaren bidez eskuratu daitezke, 5 eurotan. Eta bestelako ikuskizunak doakoak dira, toki guztiak bete arte (gonbidapenak Egoitza Zentrora, 943254465 telefono zenbakira deituta eskuratu daitezke). Bestalde, ikastetxeek apirilaren 29tik aurrera izango dute gonbidapenak erretserbatzeko aukera, Hezkuntza Esparruan.
XXXV. Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketa iragartzeko kartela Leire Kareagak egin du eta, aurten lehen aldiz, ikastetxeetan ipintzeaz gain herriko denda eta tabernetan ere ikusgai egongo da. Eta esku-programaren azken orrian, berriz, ikusitako antzezlanari buruzko fitxa betetzeko aukera izango da oraingoan eta, Kultura sailean entregatzen dutenen artean, zozketa egingo dute.